home

Zeinek esango zien Ondarroako eta Mutrikuko mutil koxkor haiei, hainbeste urteren ondoren, oraindik ere gogoratu, bertsionatu eta, hein batean, betikotu egingo zituztela?

ITOIZek, zalantzarik gabe, arrasto handia utzi du euskal musikaren ibilbidean.

Aldaketa unibertsalaren garaian jaio zen, etika eta estetikaren iraultzaren aro garrantzitsuan, eta bere estiloak diferentzia nabarmena ekarri zuen. Inozentzia ausarta eta axolagabea nortasun sinfonikoan oinarritu zuen, horrela, halako jarrera fresko eta, era berean, sakona lortuz.

1970eko hamarkada askatasun-egarriaren eta aldarrikapenaren aldia izan zen. Mundua aldatu, hobetu zitekeela pentsatzen genuen denok, aldaketa, oraindik, posible zela ziur ginen. Musika, orduan, amets horien guztien transmititzailerik indartsuen bezala agertzen zen; ideia berrien komunikatzailerik funtsezkoena ez ezik, mezuon barreiaketan faktorerik eraginkorrena ere izan ohi da, eta gazteak horri eusten dio. ITOIZ eklosio unibertsalaren garaian jaio zen.

Dena dela, ITOIZek, batez ere, bihozkadaz eta sentipenez beteriko kantu zoragarriak zituen eta errepertorioa gutako askoren oroimenean bizi da oraindik.

Hirugarren diskotik aurrera, musikaren transzendentzia arindu zuen, pop estilorantz joz, indarrean eta tentsioan asko irabazi zuelarik. Ikaragarrizko zuzeneko inpaktatzeko modukoa eta bizigarria eskaintzen zuen taldeak, eta hortxe irabazi zion partida denborari.

Garai hartako gizartearen eta politikaren mugimenduen hal nola orduko zalantza eta kezken aldean, ITOIZek nolabaiteko askatasun eremuaren esanahia zuen, itxaropen burbuila baten moduko zerbait, ilusio polit bat. Hari heldu genion orduan eta hari heltzen jarraitzen diogu oraindik ere.


© Elkarlanean 2008